Goiena.net-en agertu da
bergaratar baten kexa. Bere inguruko zabor kontenedorea lepo aurkitzen duela
esaten du. Antzuolatarrek, nonbait, gustua hartu diote kontenedori horri, eta
beren herriko sistema atez-atekoarengatik ihesi, bertan uzten dituzte
zabor-poltsak, Antzuolako zaborra bergaratarrek kudeatu dezaten.
Jakina zen.
Batez ere, datuen arabera
Antzuolan atez-atekoa ezarri dutenetik zabor guztiaren %40 “desagertu” egin
delako. Ondorioz, nahiz krisi ekonomikoak ere zabor ekoizpenean eragina duen
(gutxiago kontsumitzen dugulako, alegia) ezinezkoa da berezko murrizketa kopuru
horretara urrutitik hurbiltzea.
Ekuazioaren ebazpena
erraza da: antzuolatarren zaborraren heren bat baino gehiago “oporretara”
irteten da udalerriko mugetatik haratago.
Besteak beste, Bergarako zabor-ontzietaraGoiena.net irakurri
No hay comentarios:
Publicar un comentario