Gipuzkoan
1982a ezkero zabaldu da bilketa sailkatua, Zaborren kudeaketa Zuzentzeko Plana
onartu zenetik. Ordutik eten gabe hedatu dira edukiontzi bereziak: orlegia
bidriorako, urdina papera eta kartoia jasotzeko, horia ontzi arinetarako,
marroia materia organikorako, orlegia zabor-hondarra botatzeko, pilen
edukiontziak, erabilitako jantziak eta etxeko olioak botatzeko. Gipuzkoak
urte asko daramatza birziklatze eta ingurumenarekiko konpromisoa erakusten.
Gainera,
industrientzako eta ekoizle nahiz saltoki handientzako eta abarrentzako
bilketa-sistemak jarri dira. Eta Garbiguneak irekiz joan gara.
Irudipena
daukagu gaur egungo Ingurumen Diputatuak luze gabe aurkeztuko dizkigula hainbat
datu esanez hondakin gutxiago sortuko dela eta, behar bada, krisiak eragindako
gutxitzea bere meritua izan dela sinestarazi nahiko du. Egia zera da: egundaino
ez direla ezer egiten ari aurreko legealdiko garbigune-plana burutzeaz gain eta
5. edukiontziaren zabalkuntza geldituta dagoela.
2000 eta
2010 urte artean, hiri hondakinen bilketa sailkatua hazi egin da Gipuzkoan:
%17’4koa zen orain 12 urte, eta duela pare bat urte %43’31ra iritsi zen.
Gipuzkoan zaborrari buruzko eztabaida puri-purian dago. Arazoaren aterabidea hortxe genuela uste genuenean, atzera hasierako puntura eraman nahi gaituzte. Agintean daudenak, behingoz erabakiak hartzera behartuta daude eta erabaki zuzena hartzera. Zabor-kudeaketaren inguruko informazio-manipulaziorik EZ!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario